Páginas

2017/02/24


TXUBILLO  GRAFIKAGINTZARA BISITA



Asteazkenean  Xabier  Iraolari bisita egin genion. Xabier Txubillo grafikagintzako nagusia da eta bertan egiten dituen lanak erakutsi zizkigun: paperean idazteko erabiltzen dituen hizki ezberdinak, koloreak nola nahasten dituen, gillotinak paperak nola mozten dituen, folioak makinan sartu eta nola ateratzen diren grapatuta… Xabierrek opariak eman zizkigun: egutegi txikiak, koadernotxoak eta  argazki batzuk. Pozik ibili ginen.    
                                                 
    





2017/02/21


ONDAZARTE BASERRIRA  BISITA


Ostiralean Ondazarte baserrira joan ginen. Bertan baserrian egiten diren lan ezberdinak ikusteko aukera izan genuen: jaio berriak diren txekorrei biberoia eman, behiei jana eman, behiak min hartzen dutenean sendatu, robota prestatu behiak jezteko, simaurra bildu eta ongarri bezala erabili,  behien esnea bildu eta pasteurizatu, esnea ontziratu eta azkenik saltzera eraman.

Bukaeran primerako hamaiketakoa egin genuen, Igeldoko esnea eta gailetak. Oso ondo pasa genuen.


Mila esker Eneritzi, Enekori eta Larraitzi!






 






2017/02/20

ROSARI ELKARRIZKETA

-Zein da zure izena eta abizena?
Rosa Olidin Martikorena.
-Zergatik  argazkian zaudete harri edo kaxa horren gainean?
Ez bustitzeko
-Iturritxoko harria Igeldoko harria da?
Bai Igeldoko harria da.
-Noiz sortu zen Iturritxo?
Orain dela 115 urte sortu zen.
-Zergatik orain urik ez du botatzen?
 Ur emaria zulatu egin zuten  eta ura desbideratu  zutelako.
-Zen bat urterekin hasi zineten gobara egiten?
12  urterekin gutxi gora behera.
-Iturritxo eta Din Dinen ura  berdina da.?
Ez da ur berdina  baino Iturritxoren ura onena zen.
-Nondik dator ura?
Sali menditik dator ura
-Xaboia erabiltzen zenuten?
Txinbo xaboia erabiltzen genuen.
-Gobarrian garbitzen zenuten?
Harrian  garbitzen genuen. 
-Baserriko emakume guztiek egiten zenuten gobara? 
Baserriko emakume gehienek egiten zuten gobara.       
-Nola garbitzen zenuten arropa?
Etxean Iturritxoko ura berotu egiten zuten eta arropa ur horretan sartu,ondoren Xaboiakin nahastu eta harrian igurtzen zuten.
-Aska bat dauka?
Bi aska dauzka.
-Gutxiagora bera zenbat ordu egoten zineten gobara egiten?
Ordu pare bat astean.
-Gobara zeinentzat egiten zenuten?
Bere amonak Donostiko aberatsentzat baino bere ama eta bera beraientzat.
-Hiru pertxonetatik zein zera zu?
 Eskubikoa nahiz, erdikoa nire ama da, eta ezkerrekoa ingles bat zen bisitan zegoena. Jende asko etortzen zen gobara ikustera eta egitera.
-Mutilek ere gobara egiten zuten?

Ez zuten egiten gobara.

2017/02/17

IGELDOKO KALEETAN: ZENBAKIEN BILA

Igeldoko kaleetan: zenbakien bila on PhotoPeach javascript:void(0);

Joxepa Arrillaga Mendiluze

Iturriak lantzen ari ginala,garai batean Euskal Herriko emakume asko bezala,emakume Igeldotarrak ere gobara egiten zuten.Hemendikan omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu:
Joxepa Arrilaga Mendiluze 1.922an jaio zen 2.013 urtean hil zen. Gurasoak Igeldotarrak zituen.Bere ama esnea partitzen zuen eta bere aitak harrobian lan egiten zuen. Igeldoko Ameztibeko baserrian bizi zen. Hainbat lanetan ibili da, etxeko eta baserriko zereginez aparte: aberatsentzat gobara egiten, etxeak garbitzen eta besteren ganaduari kontu egiten… Emagin ere bai, ama bezalaxe. Joxepa eta bere lagunak Donostiaraino jaisten ziren etxe partikularretara arropa jasotzera astoekin. Igeldoko Txulotxo iturrian eta beraien etxeko iturrian garbitzen zuten gobara.Harropari zikintasuna kentzeko gobarria erabiltzen zuten. Joxeparen ahizpa oraindik bizirik dago.Gure eskolako Suharren amona da. http://www.ahotsak.eus/donostia/pasarteak/don-062-006/

Santa Ageda

Santa Ageda on PhotoPeach

Mendizorrotz

Kaixo egunon Mendizorrotzi
Eskolatik irten gera
Gure koplekin honaino gatoz
Etxekoak alaitzera

Gu tabernatik irteten gera
Elefanteak bezela
Beste bezero guztiak ere
Pozik irten daitezela.

Entzunda dauka patata-poltsa
Oso goxuak direla
Oraintxe bertan gogoratu naiz
Gosaldu gabe gaudela

Eskerrik asko entzuteagatik
Gustora egon gara gu
Baina orain gu aurrera goaz
Etxe gehiago ditugu





Pilotegi kalea
Igeldoko ikasleak gara
Ta hemen gatoz abestera
Ongi pasatzera etorri gara
Ta goazen behingoz hastera

Zure bilobak bihurriak dira
Eta txakurra ere bai
Amona hoberena zara zu
Eta egon zu bai lasai

Gosearekin etorri gara
Eman bi pote azeituna
Hamaiketakoa ahaztu dugu
Hau burua daukaguna.

Eskolara bueltatu behar dugu
Eta ez gaude gogoaz
Ohitura berriz berritu eta
Agur honekin bagoaz.






Kalonge

Gaur eskolatik atera gara
Hirugarren ziklokoak
Eta lehenago esan behar dugu
Zer moduz Kalongekoak

Hemen badago sagardo ona
Jana eta umorea
Seguru hemen menua dela
Jangelan baino hobea

Gosearekin eta sufritzen
Bagatoz lagun mordoa
Eta eskatu nahi dizuegu
Txuleta eta sagardoa.

Eskerrik asko limosnagatik
Eta harrerarengatik
Bide osoak merezi zuen
Hona etortzeagatik.






TXAPELA
Kaixo lagunak kantari goaz
Etxe batetik bestera
Hontara ere etorri gara
Kantura eta eskera

Txapelan ondo jaten da eta
Horregatik gaude hemen
Ondo dakigu zuen etxeko
Janaria ze ona den.

Iaz probatu genuen eta
Zer nolako arrakasta
Aurten osorik jan nahi genuke
Etxe honetako tarta.

Agur bagoaz bidean eta
Hotsak zabalduz airean
Hurrena ere bil  gaitezela
Aurtengo giro berean.

ITURRIAK

Igeldon altxor asko ditugu.Hoien artean Igeldoko iturriak.Aste hauetan hauek ezagutzen ibli gera. LIZARDI ITURRIA Lizardi iturria 1.893 urtean sortu zen . Aska bat dauka 124 urte ditu. Lehen Aioraren amonaren etxe ondoan zegoen orain frontoi ondoan dago,harrizko hesia dauka,lizardi deitzen diote plazaren ondoan dagoelako,iturriaren goian triangeluak dauzka.Harriz eginda dago,atzealdean banku bat dauka,oso zaharra da,berez-berez ez dauka izenik baina guk Lizardi deitzen diogu.
ITURRITXO ITURRIA Iturria iturritxo baserrian dago. Baserrian kanpin ondoan dago .Esaten dute Igeldoko urik onena zela.Lehen Iturritxo iturritik lizardi iturrira joaten zen. Iturritik ateratzen zen ur hori mendian sortzen zen. Baina gaur egun ez du urik botatzen. Lehen Iturritxokoek baserrikoek etxeko gobara egiteko erabiltzen zuten.Gaur egun sasis beteta dago
DIN DIN ITURRIA Din Din iturria Igeldon daukagun altxor txikia da.Igeldotar askok ez dugu ezagutzen.Marabieta baserritik Amoene baserrirako bidean dago.Din Din iturria Donostiako iturririk zaharrena da.Uste da XII. Mendekoa dala,SanPedro eliza garai horretakoa da eta hau egiterakoa pieza batzuk soberan zeuden eta iturrirako erabili ziren .Din Din iturria ate bezala arko gotiko haundi bat du eta apaingarri moduan arku gotiko txiki pilo bat ditu.Erdian gurutze txiki batr dauka naiz eta ez den oso ondo ikusten.Eraikina harlanduz egina dago. Igeldo mendia hareharriz osatuta dago,lur azpian erreka txiki asko daude, Din din iturriko ura erreka hauetatik sortzen da. Iturria gaur egun nahiko utzita dago egoera tamalgarrian.

TXULOTXO ITURRIA:
Iturri hau Txulotxo iturria da. Marabieta bidean kokatuta dago. Txulotxo iturria oso zaharra da baina gaur egun oraindik ura dauka. Iturriaren harria Igeldoko harriz eginda  dago. Hemengo ura ez da edangarria.Garai batean emakumeek  gobara egiteko erabiltzen zuten.Horretarako iturriaren ondoan gobarria dago. Josepak hemen egiten zuen gobara. 



AMEZTIBEHEKO ITURRIA:Iturri hau Ameztibeheko baserrian dago. Baserri honetan Joxepa  bizi zan. Baserriaren aldebatetan iturria kokatua dago. Iturria aska eta gobarria dauzka. Iturriko harri hau  ez da Igeldokoa.Josepak etxeko eta Donostiako gobara egiten zuen.



2017/02/15

GR 121

Lehengo ostegunean bigarren ziklokoak GR121 zaharra oinez egitera joan ginen.Ibilbidea egiteko guraso batzuen laguntza izan genuen:Birginia eta Arantxa. Bide guztia lokatzez beteta zegoen.Eguraldi ederra egin zigun,eguzkitsua.Eguraldia aprobetsatuta arroketara jeitsi eta hamaiketako han jan genuen. Bueltan miradoretik pasa ginen baina ez zigun denborik eman.Amezti beheko eta Txulotxo iturritik pasa ginen.Han Joxepa Arrillagaren ahizpa batekin egon ginen. Egun zoragarria izan zan eta oso ondo pasa genuen.