Páginas

2019/12/20

GABONAK


Gaur Gabonen aurreko azken eguna denez, baserritarrez jantzita etorri gara eskolara guztiok: ikasle, irakasle eta gurasoak. Mari Domingiren bisita jaso dugu, eta hark bizkotxo goxoak eman dizkigu gure eskutitzen truke. Ondoren herritik abestera aterako gara, eta eguna amaitzeko hamaiketako goxoa izango dugu. Gaurko argazki batzuk uzten dizkizuegu hemen, denok ikusteko! 












BARRUAN ETA KANPOAN IKERTZEN

Ikasturteko lehenengo zatia bukatuta, atzera begiratu eta Irailetik hona zenbat lan egin dugun ikusteko aukera dugu. Eskola guztia Barruan eta Kanpoan Ikertzen izeneko proiektuan aritu da lanean, eta gauza asko ikasi ditugu. Horregatik, horietako batzuk bideo hauetan biltzea erabaki dugu egindakoa denok ikusi ahal izateko, eta oso pozik gelditu gara emaitzarekin.

Sei bideo motz izango dituzue jarraian, taldeka antolatuta, baina nahi duenak bukaeran denak segidan ikusteko aukera du zazpigarren bideo batean.

Espero dugu asko gustatzea, eta orain ongi merezitako oporrez gozatzea!!!

GABON ONAK PASA, ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!!! 

14 Mosketariak 

e-bug 

Ninjak 

Olagarroak 

Tximeletak 

Piratak 

Bideo guztiak jarraian 

2019/12/17

GORPUTZALDIA- ENPATIA

Turoritzako saio batzuetan Gorputzaldietako dinamikak egiten egon gera hiruhilekoan zehar. Dinamika batzuk besteak baino gehiago gustatu zaizkigu, baina, orokorrean gustora egon gera. Azkeneko saioan landutako dinamikekin dantza bat egin behar izan degu. Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk.

Gorputzaldia 3ziklo enpatia

32 new photos added to shared album

2019/12/04

DUTXA BERRIAK

Eskolan azken urteetan hausnarketa prozesu sakon bat eman da berdintasunaren eta genero identitatearen ildotik, eta aurrerapausoak egin dira zentzu horretan (komunen edo jolastokiaren inguruan). Azken aldaketa garrantzitsua eskolako aldageletan gauzatu da, bertan zeuden dutxa irekiak banakako kabinatan banatu baitira. Horrela, ikasleek beren intimitatea mantentzea bermatzen da.

Gai honen inguruan Amelia Barquínek bere blogean argitalpen bat egin zuen, eta gure eskola aipatu zuen poztasun iturri eta eredu bezala. Hemen uzten dizuegu linka, interesgarri suertatuko zaizuelakoan.

Mila esker Amalia zure hitz ederrengatik!

EUSKARAGIDA.EUS

Gaurtik aurrera, eskolako blogean euskaragida.eus helbiderako sarbide zuzena izango dugu. Bertan euskarazko produktu desberdinen katalogo bat aurkituko duzue, liburuetatik hasi, musikatik jarraitu eta ebooketaraino, eta bertatik produktu hauek eskuratzeko bidea adieraziko dizuete.

Baliabide interesgarria da guztiontzat, eguneratu egiten baitute nobedade berriak atera ahala. Beheko irudian klik eginez gero ere bertara iritsiko zarete, baina beti egongo da eskuragarri blogaren eskubiko zutabean. Saltseatu bertan, ziur zerbait interesgarria aurkituko duzuela eta!




FOTOSINTESIA