“ESKOLA TXIKI BATEAN IKASI NUEN”
TANIA magisteritzako ikaslea
Tania Igeldo eskolara etorri da,praktikak egitera. Haurrekin kontaktu zuzena izatera hain zuzen.. 2. zikloa egokitu zaio. Elkarrizketa testu mota lantzen ari garenez, Taniari , berataz jakin nahi genituen gauzak galdetu dizkiogu.
Igeldo es. 2.zikloa
1. Nola etorri zara Igeldora?
Kotxez.
2. Nobiorik ba al duzu?
Ez.
3. Zenbat urte dituzu?
24
4. Ze kirol gustatzen zaizu gehien?
Mendian ibiltzea.
5. Ez duzu lotsa sentitzen galdetutakoan?
Pixka bat bai.
6. Zergatik aukeratu duzu eskola hau praktikak egiteko? Eskola txiki batean ikasi nuen. Nafarrokoa naiz eta ez nuen aukera izan nere herrian praktikak egiteko.Igeldo eskolaren berri izan nuen eta hona etortzea erabaki nuen.
7. Noiztik izan nahi zenuen andereino? Ba 16-18 urtetan pentsatzen hasi nintzen.
8. Non bizi zara? Arantzakoa naiz baina gaur egun ikasketak direla eta Donostian bizi naiz..
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina