Calonge sargardotegia Igeldon dago, XX. Mende erdialdetik enpresa familiar bat da.
Orain dela gutxi berritua.
Urtean 150.000 litro sargardo egiten dituzte gutxi gora bera.
ELKARRIZKETA
Azaroak 2an eskolako lehenengo hezkuntzako ikasleak Calonge sagardotegira joan ginen. Bisita gidatu bat egin genuen Calongekoekin hain zuzen ere Nerearekin.
3.ziklokoak Nereari elkarrizketa bat egin genion.
1-Zein sagar motekin egin ohi duzue sagardoa?
250 sagar mota inguru ekartzen dituzte kamioietan , nahastuta.
Kupel bat dugu bertako sagarrekin egindako sagardoz beteta, 32 sagar mota erabiltzen ditugu.
2-Non lortzen dituzue sagarrak?
Igeldoko sagarrak bertako baserrietatik ekartzen dituzte.
Gainerako sagarrak Normandia, Txekia eta Asturiastik ekartzen dituzte.
3-Nork ekartzen ditu sagarrak?
Pako Calongek nahi dituen sagarrak bi gizonei erosten dizkie.
4-Sagarrak garbitzen al dituzue?
Bai. Garai batean sagarrak ez ziren garbitzen, hala ere, sagardoa goxoa ateratzen zen.
5-Nola garbitzen dituzue sagarrak?
Hasieran presiozko mangera erabiliz sagarrek dakarten zikinkeria garbitzen dugu. Ondoren,”bonbo” itxurako makina batean guztiz garbitzen ditugu. Azkenik Pakok usteldutako sagarrak baztertu egiten ditu.
6-Sagarrak aukeratzen al dituzue?
Bai, egin nahi dugun sagardoaren arabera, sagarrak aukeratzen ditugu.
7- Zenbat sagar behar dira botila bat betetzeko?
Gutxi gora behera 4kilo. Zaila da jakitea sagar batek zenbat zuku duen.
8-Zenbat sagar erabiltzen dituzue guztira?
27 tonelada kamioi bakoitzek 9 kamioi, guztira 243 tona.
9- Zein pauso jarraitu behar dira sagardoa egiteko?
Lehenengo, sagarrak garbitu, gero aukeratu, puskatu, 5 orduz prentsatu, zukua altzairuzko kupeletan hoztu eta azkenik egurrezko kupeletan bi hilabetez fermentatzen utzi.
10-Oso zaila al da sagardoa egitea?
Bai, zaila baino gehiago pasioa da. Guretzat bizi-poza da.
11-Gustatzen al zaizu sagardoa egitea?
Bai, asko. Gustatuko litzaidake biharko egunean nere alabek gustoko izatea.
12-Zenbat denbora itxaron behar da sagardoa prest egon arte?
Gutxi gora behera 2 hilabete.
13-Zenbat denbora irauten du fermentatzen?
Bi hilabete.
14-Zenbat denbora irauten du sagardoa txarra egon arte?
Sagardoa ez da inoiz txarra jartzen baizik eta ozpina bihurtzen da. Urtebete irauten du ozpina jarri arte.
15-Zenbat prentsadora dituzue?
Guztira hiru, baina bakarra erabiltzen degu.
16-Ze kalidade kontrol pasatzen dituzue?
Pila bat.
17-Sagardo mota desberdinak egiten dituzue?
Aurten bi sagardo mota egin ditugu. Kupel bat bertako sagarrekin, labela eta beste guztiak kanpoko sagarrekin nahastuta.
18-Zergatik da garrantzitsua sagardoa edalontzian haustea?
Garrantzitsua da sagardoa txotxean behetik gora betetzea, hemen ikusten baita sagardoaren tanta nolakoa den:zuriagoa, argiagoa, kolore gehiago, gutxiago...
19-Zergatik da sagardo edalontzia hain handia sagardo gutxi zerbitzatzen bada?
Ba badakizu, ez dakit. Nik uste sagardoa txotxean betetzerakoan sagardoa hautsi eta ez kanpora ateratzeko.
20-Nola antolatzen zarete lanerako?
Joxe Kruzek eta Pakok sagardoa egiten dute. Nik bisitak jasotzen ditut eta bazkariak zerbitzatu. Sukaldean, Koro, Begoña eta Erika egoten dira eta Pako parrilan egoten da. Aitonak kafeak ateratzen ditu. Banaketan Pako, aitona eta ni ibiltzen gara.
21-Ondo al doa negozioa?
Bai, kexatzeko ez gaude. Gaur egun asuntoa ikusita.
22-Uniformea al duzue?
Bai, beltza.
23-Zein menu duzue kartan?
Sagardotegi garaian bakailau tortila, bakailua piper berde eta tipulinarekin, txuleta, gazta, intxaurrak eta menbriloa. Eta maiatzetik aurrera erretegi bezala funzionatzen degu eta karta zabalagoa eskeintzen degu.
24-Beste sagardotegirik ba al duzue?
Ez.
25-Nondik ekartzen dituzue botilak?
Botilak Kataluniatik ekartzen ditugu.
26-Zenbat botila betetzen dituzue?
266.666 botila erabiltzen ditugu urtean.
27-Zenabt kupel dituzue?
20 kupel.
28-Kupeletan zenbat litro sartzen dira?
10.000 litro eta kupel bat 12.000 litrokoa daukagu.
29-Zenbat denbora daramazue sagardoa egiten?
70 urte damakigu sagardoa egiten.
30-Zergatik esaten da txotx?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina