ASMAKIZUNAREN ERANTZUNA..... Merkurio da!!!!!!
- Asmakizunak ematen dituen datuak:
-Egun bakarra egin dut kanpoan.
-Eguzkia oso handia ikusten da.
-Planeta horrek kraterrak ditu.- Pentsatuz gero, datu horiek ondoriozta dezakeguna:
Eguzkia handia ikusten bada, hurbil dagoelako da. Beraz, Lurretik eguzki aldera bidaiatu duela pentsatuko dugu. Artizarra edo Merkurio izan daitezke soilik, beraz.
Egun bat da planetak bere buruarekiko egiten duen bira. Planeta horrek bere buruarekiko bira bakar bat eman duenean, Lurrak 58 bira eman ditu (Urtarrilaren 1etik Otsailaren 27ra 58 egun daude). Zein planetak egiten du bira bere buruarekiko, Lurraren 58 egunetan? Eta planeta horrek kraterrak ditu?- Liburuetan eta interneten erantzuna bilatuz, emaitza atera dugu!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina