MATERIALA:
- behi-esnea
- jogurt natural bat
- jogurt-ontzi bat edo eltze bat
ZER EGIN:
1.- Ipini kristalezko ontzi bakoitzean koilarakada bat jogurt.
2.- Gehitu esnea ( berotu gabe ) potoa bete arte.
3.- Irabiatu koilararekin
4.- Jarri ur pixka bat eltze zabal batean, eta sartu ontziak
5.- Berotu su oso txikian ( 1) denbora luzez, mamitzen diren arte.
ZER GERTATU DA? Bakterioak bizidunak dira, gu bezalaxe, jan egin behar dute bizitzeko. Horietako batzuei esnea gustatzen zaie, eta, “jatearen ondorioz, esnea gogortu egiten da.. Bakterio horiek HARTZIDURA egin dutela esaten da; esneak duen azukrea- laktosa- eraldatu egiten dute ( azido laktiko bihurtzen dute)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina