Páginas

2015/12/24

San Bizenteko organoa

Lehenago, San Bizente elizak San Salbador zuen izena. Eraikin hura XII mendearen azken urteetan egin zuten. Gaur egun guk ezagutzen dugun San Bizente eliza 1489an berreraiki zen, sute batek suntsitu baitzuen. Estilo gotikokoa da eta hiriko eliza zaharrena.
Organoa XIX mendekoa da. 1892.urtean eraman zuten elizara. Instrumentu hau frantsesa da eta Aristides Cavaille-Collek egin zuen. Eskuzko hiru teklatu ditu, 56 notekin, eta pedalezko teklatu bat, 30 notekin. Guztira 35 erregistro ditu.

San Bizenteko organoa oso ezaguna eta bakarra da munduan. Jendea mundu osotik etortzen da ikustera eta entzutera. Gainera, Donostiako organo kontzertu garrantzitsuenetan erabili ohi da.


San Bizente elizako organoa on PhotoPeach

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina