Páginas

2016/09/26

Beste familia bat


BESTE FAMILIA BAT


Saharako bi umek elkar ezagutu dute oporretan zeudela Donostian.
Beraien herritik kanpo beste mundu bat dela ikusi dute, hori oso oso garrantzitsua da.
Mundua oso handia da, eta ez dute ezagutzen.

Bi ume saharauik uda euskal herrian pasa dute. Hemen askoz hobeto bizi dira, adibidez, osasun azterketak egiten dituztelako. Aktibitateak ere egiten dituzte,adibidez, bizikletan ibili.

Sahidek begiko arazoa dauka, bestalde, Salehk hazkuntza prozesua geldituta dauka. Umetan hori asko nabaritzen da eta asko eskertzen dute laguntza. Denetarik probatu dute, abentura zaleak dira eta oso esperientzia positiboa izan da denentzako. Tolosan festa bat egiten dute, saharaui asko elkartzen direnak beraien hizkuntzan egiteko.

Iñaki Bakero eta Maria Gomez udaran hartzen dituzte Ali  eta Chezaintzeko. Hain esperientzia polita iruditzen zaie, urtero errepikatzen dutela.
    
Mutil gaztetxoak oso oso urruti bizi dira.
Beraien etxea basamortua da, errefuxiatuen kanpamendua. Bero handia egiten du han eta, gainera, ezer gutxirekin bizi dira. Han arroza eta kuskusa jatea ohituta daude, batzuetan oilo edo gamelu zati bat. Mutil eta neskentzat oso garrantzitsua da, bi hilabetez bada ere, Euskal Herrira etortzea ondo elikatzeko, mediku azterketak egiteko, dentistara joateko eta abar.

Izan ere, oso desberdinak dira gugandik kulturan, saharauiak oso esku zabalak dira. Helduei errespetu handia diete.

Harreman hestua sortu dute familiekin, uda bukatu egin da baina ez daukate penarik badakitelako hurrengo urtean ikusiko direla.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina