MENDIZORROTZ JATETXEKOEI ELKARRIZKETA
Astelehenean Mendizorrotz
jatetxera joan ginen
eta Nekaneri zenbait galdera egin
genion. Bukaeran jatetxeko
sukaldea ikusteko aukera izan
genuen eta Nekanek
guk jateko patatak atera zizkigun. Zein goxoak
zeuden!
Egunon Nekane!
1 - Nor da jatetxeko
nagusia? Hasiera
batean gure ama zen. Orain Bittor,Espe eta ni.
2- Zein lan egiten dira jatetxe batean ? Nik menuak eta edariak
zerbitzatzen ditut
eta Bittorrek eta
Espek sukaldatzen dute.
3 - Nor da sukaldaria? Bittor eta Espe dira
sukaldariak.
4 - Nor da tabernaria? Bittortxo eta ni
gara tabernariak.
5- Non erosten duzue janaria ? Gehiena Super Amaran erosten dugu.
6- Nondik erosten duzue esnea? kaiku esnea erosten dugu.
7 - Nork garbitzen du jatetxea? Astean behin
emakume bat etortzen
da.
8 - Nork aukeratzen du eguneko
menua? Espek aukeratzen du eguneko
menua.
9 - Noiz ireki zen
Mendizorrotz taberna? Orain dela 80
urte gutxi gora behera.
10- Noiz eraiki zen Mendizorrotz etxea? 1783.urtean eraiki zen.
-11- Nolakoa da sukaldea? Ez handia eta ez
txikia
12- Zenbat pertsonak
egiten dute lan jatetxean? Aste-bukaeran 9
pertsona eta astean zehar 5 pertsonak
lan egiten dute.
13-Zenbat jende etortzen zaizue egunean gutxi gora bera? 30-40 pertsona inguru etortzen da egunero. Aste bukaeran jende gehiago ibiltzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina