SAHARAUIAK EUSKAL FAMILIETAN UDAN
Igeldoko 3.zikloko
ikasleek Jabiri elkarrizketa egin diogu saharauiei buruz. Haren etxean ume bat
eduki dute udan. Askotan joan izan da
haien etxera, zazpi udatan egon dira elkarrekin. Familia pozik eta alai egon
da.
- Nolatan pentsatu zenuten saharauia etxean hartzea?
Nire bikotearen ohitura zen, txikitatik egiten
zuen eta.
- Noiz erabaki zenuten saharauia uda osoan hartzea?
Nire bikoteak saharauia hartu zuen eta haren anaia
gonbidatu zitekeen, beraz, animatu egin ginen.
- Hori egiten zenbat urte daramazue?
Zazpi urte daramagu saharauiak hartzen.
- Nola jarri zineten harremanetan?
Ordurako harremanak bazituzten haien gurasoekin.
- Zein izan zen lehen inpresioa?
Ona, errespetu handia zuten.
- Nola sentitzen zara pertsona berri batekin?
Ondo sentitu ginen
lehenengo egunetik.
- Nola konpondu zineten hasieran hizkuntzarekin?
Ondo, oso azkarrak dira eta azkar ikasten dute.
- Nola komunikatzen zineten?
Euskaraz, keinuekin eta gazteleraz ederto.
- Euskaraz hitz egiten ikasi zuen?
Euskaraz hitz egiten ikasi zuen
- Nongoa zen umea?
Daglakoa zen, errefuxiatuen kanpamendu batekoa.
- Nola deitzen da?
Mohamed deitzen da.
- Zer da, mutila ala neska?
Mutila da.
- Bere portaera desberdina da?
Ez, hemengo ume batzuk baino errespetu gehiago
dute.
- Behin baino gehiagotan egon da zuen etxean?
Beti etortzen da gure etxera.
- Zenbat urte zeuzkan?
9 urte zituen.
- Noiz betetzen zituen urteak?
Ez naiz gogoratzen, baino udaran ez ditu betetzen.
- Nola jantzita etorri zen?
Gu bezala baina arropa zaharragoarekin. Azkenean,
ez daukate ezer, bakarrik basamortua daukate.
- Zer gustatzen zitzaion egitea?
Urarekin jolastea, igerilekua, itsasoa, etab. asko
gustatzen zitzaizkion, futbola ere
gustatzen zitzaion. Oso lehiakorra zen.
- Asko jolasten zenuten?
Asko jolasten zuen. Ez zeukan lotsarik eta
kanpinera joaten ginenean, futbol zelaira joaten zen, jolasten zegoen jendea
ikustera. Oso onak ez baziren jolasten zuen, baina bera baino hobeagoak izanez
gero ez zuen jolasten.
- Zertara jolastea gustatzen zitzaion?
Gehien gustatzen zitzaiona futbola eta karta
jokoak ziren.
- Ongi pasatzen zenuten?
Normalean, ondo pasatzen zuen
- Zer gustatzen zitzaion jatea?
Dena baina arraina ez asko eta berdurak ere ez. Fruta
asko gustatzen zaio.
- Asko jaten al zuen?
Normal, gu baino gutxiago.
- Saharauiarekin harreman ona izan zenuten etxeko guztiak?
Gure kasuan bai.
- Nolakoa izan zen esperientzia?
Ona, oso positiboa.
Eskerrik asko etortzeagatik eta hurren arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina