Páginas

2018/04/10

GONA GORRIA

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Igeldoko eskolan!!

Apirilaren 10ean Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Igeldoko herri eskolan izan ditugu « Gona Gorria » kantaren bideoklipa bertan grabatzeko. Ikasle, irakasle eta gurasoek parte hartu dugu , gona jantzita eta ilusio handiz!!

Aurtengo azaroaren 25ean, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen zela eta, Igeldoko eskolako ikasle eta irakasleek, guztiak gona jantzita, dantza bat egin zuten eskolako atarian. Igeldoko eskolako hezkuntza proiektuaren barnean hezkidetzak garrantzi handia du eta, baliteke, hori, eskola txikia izatearekin batera, pailazoek gure eskola aukeratzearen arrazoia izatea.


9:30tan hasi eta 14:00ak arte jo-ta-ke ibili ginan grabatzen...eta orain bideoklip-a labean dago egosten... laister emaitza kalean ikusteko aukera dugun!!

Hementxe dituzue grabaketaren une batzuk....



Azken finean , Pirritx eta Porrotxen kantak dion bezala, “pitito ta potota, gonari ez zaio inporta!!!”























1 iruzkin:

  1. egun zoragarria !!!!!!
    Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, aaaa!!!
    EtA AmOnA!!!

    ErantzunEzabatu