Páginas

2019/02/19

Antzoki Zaharrean Adele ikusten izan gara

Pasa den ostiralean, Otsailaren 15ean, 2.ziklokoak Antzoki Zaharrera joan ginen Adele antzerkia ikustera. 
Eguraldi ona aprobetxatuz, alde zaharretik pasiatuz joan ginen bertara, kaleen izena, eta ikasten ari garenaren inguruan gauza desberdinak ikusiz. 
Antzerkia gustatu zitzaigun, eta ateratzerakoan, Boulevardeko parkinean sartu ginen Donostiako harresia zehazki non zegoen ikusi ahal izateko. 
Azkenik, berriro ere pasiatuz, autobus geltoki aldera abiatu ginen Bretxa aldetik joanez eta bertan harresia non zegoen kokatuz.
Ederki pasa genuen goiza!!!!














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina