Páginas

2019/02/14

Txus-en bisita

Igeldoko orri informatiboan irakurri genuen Igeldorako armarri txapelketa Txusek irabazi zuela eta eskolara gonbidatu genuen. Txus etorri zen gelara berak egindako Igeldoko armarria erakustera. Gauza asko kontatu zizkigun:
 • Armarria zer den
 • Noiztik hasi zen bera margotzen
 • Armarrian azaltzen direnen irudien zergatiak
 • Bere familiak asko lagundu ziola
 • Saria bikoitza izan zela beretzat
 • Poz handia eman ziola Igeldo herriari ekarpen bat egitea…
 Asko ikasi genuen eta gelan guk ere egin ditugu armarriak. Mila esker Txus!

Txus-en bisita

10 new photos · Album by Igeldo Eskola

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina