Páginas

2019/06/20

AMETS ARZALLUS ESKOLAN

Aurreko astean Amets izan genuen gure gelan. Entrebista txiki bat egin genion, bertsoak abestu genituen eta bertsoak sortu genituen berarekin. Bukatzeko, merendola txiki bat izan genuen. Primerako goiza izan genuen.

Hemen uzten dizuegu berari egindako elkarrizketa:


1.     Zein urtetan jaio zinen?
     1983ko azaroan jaio nintzen eta gaur egun 36 urte ditut.

2.    Zein eskolatan ikasi zenuen?
     Lehenengo Donibane Lohitzuneko ikastolan ikasi nuen. Ondoren Kanbora joan nintzen eta Baionan bukatu nuen.

3.    Zein da zure kirol gustukoena?
    Futbola da nire kirol gustokoena.

 4.    Zer gustatzen zaizu egitea bertsoaz aparte?
    Neri kirola gustatzen zait , lagunekin geratzea eta jatea.  

5.    Zenbat urterekin hasi zinen bertsotan?
    Ni  5-6 urterekin hasi nintzen bertsotan.

6.    Nola hasi zinen bertsotan? Zergatik?
    Nire aitak bertsoak egiten eta irakasten zituen eta nik entzuten nion eta gustatzen zitzaidan.

7.    Zaila al da bertsoak asmatzea? Zenbat denbora tardatzen duzu? 
    Zure partetik jartzen baduzu erraza da, denok ahal dugu bertsoa sortu eta abestu.

 8.    Txikitan ere gustatzen al zitzaizun bertsolaritza? 
     Bai. 

9.    Gogoratzen al duzu zure lehen bertsoa?
   Bai baina ez osorik.Aitak bertso hasiera eman zidan eta nik bukatu egin nuen

10. Non izan zen zure lehen bertso txapelketa?
 Nire lehenengo txapelketa Gipuzkoa arteko izan zen.

11.  Zenbat urterekin irabazi zenuen lehen txapela?
   10 urterekin irabazi nuen nere lehenengo txapela.Ahaztu egin zitzaien txapela erostea eta apaiz batek ganbaratik txapel gorri bat lortu eta eman egin zidan.

12. Nola erreakzionatuko zenuke bertso txapelketa batean bertsoa ahaztuko bazenu?
Ezer pasako balitz bezala erreakzionatu beharko nuke.

13. Urduri jartzen al zara oholtza gainean?
 Bai baino urduritasun pixka bat beharrezkoa da.

14. Zenbat denbora dedikatzen diozu bertsolaritzari? 
   Ez dakit baina asteburutan normalean 3 edo4 ordu

15. Zenbat txapel irabazi dituzu?
   Zortzi txapel irabazi ditut, horien artean Euskal Herrikoa eta Iparraldeko batzuk. 

16. Zer sentitu zenuen Maialen Lujanbiok txapela kendu zizunean?
    Alde batetik poza baina bestetik pena gaizki atera zitzaidalako txapelketa.

17. Zein da zure bertsolari gustukoena?
 Ia guztiak, baina asko gustatzen zitzaidan Joxe Agirre.

18. Zerk laguntzen dizu inspiratzen? 
 Egia esan ez dakit.

19. Nola sentitzen da txapela irabazten denean?
Pozik baina ez nuen sinisten kontzentratua nengoelako.

20.Zergatik eskaini zenion EHko bertsolari final nagusiko txapela zure amari?
   Euskara erakutsi zidalako, Hendaian ez zen euskara asko hitz egiten.

21. Nor gustatuko litzaizuke hurrengo txapela irabaztea? 
 Maialen Lujambiok.

22.Zein izan da zure bertsorik hoberena? 
    Ez dut gogoratzen.

23.Euskal Herritik kanpo bertsorik abestu al duzu? 
    Bai. Adibidez Italira eta Galiziara joan naiz.

24.Bertsoaz gain beste gauzarik egin al duzu oholtzaren gainean?
    Ez gauza guztiak bertsoaren inguruan izan dira.

25.Zenbat urterekin pentsatzen duzu bertsolaritza uztea? 
   Ez dakit.
    
26.Pikerik ba al dago zuen artean?
 Ez dago pikerik gure artean.

27.Bertsoak irakasten al dituzu Maialen bezala? Zure ikasleren bat txapelketetan ari al da?
Bai eman ditut klaseak eta ikasleak bai ibili dira txapelketetan.

28.Bizi al daiteke bertsolaritzatik?
Bai eta ez. Ni gaur egun bertsoetatik bizi naiz, baina inoiz ez dakizu noiz arte.

29.Umerik ba al duzu? 
    Bai urte bateko neska txiki bat. 

30.Zein da zure kolore gustukoena? 
    Urdina da nere kolore gustokoena.




    

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina