Páginas

2019/11/08

BAZTANERA IRTEERA

Duela hilabete bat Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin Baztan aldera egin genuen irteera. Legasa izeneko herri batean hartu genuen ostatu, eta ondoren inguruko txoko batzuk ezagutu genituen.

Iritxi eta berehala aterpetxera joan ginen maletak eta trasteak uztera. Ondoren Bertizeko parkerantz abiatu ginen. Han, bertako parkeari buruzko azalpen batzuk eman zizkiguten, eta lorategi ederra bisitatu geuen. Zuhaitz mota desberdin pila bat daude bertan, munduko txoko desberdinetakoak.

Bazkaldu ondoren parke batean ibili ginen jolasean, eta jarraian Baztan Abentura Park-era joan ginen, Elizondon dagoena. Han, 1. eta 2. zikloko ikasleak tirolinaz osatutako zirkuito batean ibili ziren, 20m-ko altueratik zintzilik. 3. ziklokoak berriz eskalada, rappela eta arroila jaitxieran ibili ziren, ur hotzetan bainatuz. Oso arratsalde polita pasa zuten, eta asko gozatu genuen!



Afari goxo baten ondoren denak lotara joan ginen, hurrengo egunean ere abentura batzuk baikenituen bizitzeko. Izan ere, gosaldu ondoren, Bertiz Abentura Park-era joan ginen zuhaitzetatik zintzilik ibiltzera. Bai, ongi entzun duzue: Tarzanen gisara zuhaitzetara sokekin lotuta ibili ziren! Hemen ere oso ongi pasa genuen.


Bazkaldu ondoren Igeldora itzultzea tokatu zitzaigun pena handiz. Esperientzia oso ona izan zen, eta argazki guztiak ikusi nahi badituzue, hurrengo albuma ikus dezakezue. Beldur aurpegi batzuk ere ikusten dira tartean!

Baztan - 2019ko urriak 10 eta 11

55 new photos added to shared album

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina