Páginas

2019/11/06

MATEMATIKA

Ikasturtea hasi zenetik, 1. eta 2. zikloko ikasleak matematika egiten aritu dira Esperientzia Gelan, eta lan pila bat egin dute. Ikusi nahi duzue nola aritu diren? Hona hemen argazki batzuk!

Deskonposaketako etxetxoekin. 
10 modu desberdinetara deskonposatzen. 
10aren lagunak bilatu eta zenbakiak familiaka biltzen. 
Zenbakiak familiaka antolatzen. 
Deskonposaketako etxetxoekin. 
10aren lagun guztiak aurkituta. 

Sekula pentsatu al duzue zenbat modu desberdinetara kalkulatu daitekeen 89 + 54 bezalako gehiketa bat? Hemen dituzue sei bide desberdin, eta denak balekoak!


Zenbakiak deskonposatzen material desberdinak erabiliz. 
15 zenbakiaren eguzkia, Eskobako jokaldi desberdinak bilduz. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina