Asteazkenean, Eneko etorri zen gure gelara eta zezenen espermatozoideak ekarri zizkigun. Behiak nola ugeltzen dituzten azaldu zigun.
Ugaltzeko bi modu daude:
1. Harreman sexual naturalak
2. Modu artifizial batean.
Beraien baserrian, behiak modu artifizialean ugaltzen dituzte. Behiak prest daudenean, xiringa erraldoi bat sartzen diote baginatik, eta bitartean, beste eskua ipurditik sartzen diote eskularru erraldoiekin, xiringa bide onetik eramateko. Xiringa barruan zezenaren espermatozoideak egoten dira eta hauek obuluarekin elkartzerakoan ernaldu egiten da.
Azalpen guztiak bukatu zituenean, nitrogenoz beteta zegoen ontzi batetik espermatozoidez beteta zegoen tutu fin batzuk atera zituen. Mikroskopioan ikusten saiatu ginen baina hauek oso txikiak direnez burua bakarrik ikusi genuen.
Oso gustora egon ginen eta pila bat ikasi genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina