Páginas

2020/06/19

2019-2020 IKASTURTEARI AGURRA

Iritsi da ikasturteko azken eguna. Ikasturte arraro eta berezia, inork nahi ez zuen bezala bukatu dena: ikasleak eskolara itzuli gabe, besarkada eta agur musurik gabe, elkar zuzenean ikusi gabe. Eskola ez da gelditu, baina ez da berdina izan inondik inora, eta irakasleok zuen presentzia izugarri bota dugu faltan.

Hala ere, osasuna denaren aurretik jarri behar dugu, eta elkar zaintzeko momentua da. Baina jakin gu hemen gaudela zuen zain, datorren ikasturtea ilusio eta indar berriekin hasteko gogoz.

Zeren, kantak dioen bezala: "...egunak hobeak baitira zurekin batera..."


Besarkada handi bat denoi eta irailan ikusiko dugu elkar!


1 iruzkin: