Páginas

2020/12/14

IGELDOKO WIKILARIAK

Ebaluazio honetan, 2. zikloko ikasleak Igeldori buruzko informazioa biltzen aritu dira, ondoren Txikipedian (Wikipediaren umeentzako bertsioan) argitaratzeko. Gaur eskolara Galder Gonzalez etorri da, eta Wikipedian argitaratzerako garaian kontuan izan beharreko hainbat zalantza argitu dizkigu, adibidez, ea nola ziurtatzen den datu bat ongi edo gaizki dagoen, edo zer gertatzen den bi pertsona aldi berean artikulu bat editatzen ari badira. 

Saioa oso polita eta aberasgarria izan da, eta gainera, Txikipedian beraiek idatzitako artikulua argitaratu ahal izan dute. Ikusi nahi baduzue, klikatu hemen. Gainera, Twitterren ere argitaratu dituzte argazki batzuk: 

Eskerrik asko Galder! Hurrengo baterako ere deituko dizugu laguntzera etortzeko! 

1 iruzkin:

  1. Kaixo:
    Oso lan polita egin dezute!!
    Gauzatxo bat argitu nahi dut.
    Igeldon 2 aizkolari ezagun daude,Joxe Mari Olasagasti eta Josetxo Etxebeste.🙄🙄

    ErantzunEzabatu