Azken astean ebaluazio honetan eskolan landu ditugun gauzak aurkezten aritu gara. Proiektu globalaren izena GEUREKA! izan da, eta horren barruan talde bakoitzak gauza desberdinak landu ditu: ipuinak, izaki bizidunak, materia eta energia...
Aurkezpenak Meet bideodei sistema erabiliz egin ditugu, eta astelehenetik ostegunera bitarte talde bat arduratu da besteei egindako lana aurkezteaz. Urtarrilean hasitako bideari amaiera eman diote modu honetan.
Hemen dituzue argazki batzuk ikusgai.
Orain ongi merezitako oporrak hartzeko garaia iritsi zaigu, indarrak hartu eta ikasturtearen amaierari gogotsu ekiteko. Apirilaren 12an ikusiko dugu elkar berriz ere!!!
Ongi pasa guztiok eta gozatu oporrak!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina