Páginas

2021/03/15

Martxoak 8: Emakume langilearen eguna

Duela astebete martxoak 8 izan zen, emakume langilearen eguna, eta eskolan gure lanketa egin genuen gure balioekin estuki lotuta dagoen gaia delako. Ikasleei "Zer da libre izatea? Eta zer da libre ez izatea?" galderak egin genizkien Izaro Andresen "Libre" abestia ardatz hartuta, eta beraien hausnarketekin pankarta batzuk egin zituzten. Ondoren, eskola guztia elkartu ginen patioan, talde bakoitzak bere ideiak azaldu zizkien gainontzekoei, eta bukatzeko denok elkarrekin dantzan aritu ginen abestiaren erritmoan. Bideoan lanketa-prozesuaren eta egunaren beraren laburpen bat jasotzen da. Espero dugu zuen gustokoa izango dela! 

Gora martxoaren 8a!!! 


2 iruzkin:

  1. Earra bideoa! Milesker horrelakoak egiteagatik! Amaia.

    ErantzunEzabatu
  2. Benetan polita! Eskerrik asko egiten duzuen lan guztiagatik! Eneritz

    ErantzunEzabatu