Esperientzia oso ona eta polita izan zen guztiontzat, beste noizbait errepikatzeko modukoa zalantzarik gabe. Ea aukerarik badugun!
2021/04/26
Eskola Txikietako ikasleen topaketa telematikoa
Ostiral goizean (apirilak 23) Igeldoko 14 surflariek beste eskola txiki batzuetako ikasleekin topaketa telematiko batean parte hartu zuten. Lehenengo Laukizko ikasle talde batek Australiari buruzko aurkezpen bat egin zuen, eta ondoren Igeldokoek Izaki Bizidunei buruzko aurkezpena egin zuten, 2. ebaluazio bukaerarako egindakoari probetxua atereaz. Tartean Kahoot! batzuk egin behar izan zituzten, eta oso ongi pasa zuten horiekin. Gainera beste eskola askotako ikasleek parte hartu zuten ikusle eta lehiakide moduan, giro polita sortuz denen artean.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina