Maiatzaren 11tik 21era Igeldoko panterak, surflariak eta 14 birusak Eurovision munduan murgildu gara. Orain badakigu herrialde gehienek semifinal bat pasa behar dutela larunbatean ospatzen den final ezagunera pasa baino lehen. Big 5 osatzen duten herrialdeek (Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta Espainia) gehi aurreko urtean irabazi zuen herrialdeak zuzenean pasatzen dutela ere badakigu.
🎵1.zikloko ikasleek
Eurovisioneko lehenengo logoa ikusi zuten eta honakoa egiten hasi ziren gelako
atea dekoratzeko asmoz. Ondoren, aurtengo abesti guztien segundutxo batzuk
entzun genituen. Ze martxa!
🎶2.zikloko ikasleek,
aldiz, Eurovisionen parte hartu duten herrialde gustukoenak aukeratu eta hauen
banderak margotu zituzten. Bukatutakoan logoaren bueltan jarri genituen. Gure
surflariek ere abesti guztiak entzuteko aukera izan zuten.
🎼Maiatzaren 20an 14 birusek eta irakasleak
“hegaldi” bat hartu genuen Amsterdamera handik Rotterdamera joateko. 3.zikloko ikasle batzuk
surflariek margotutako banderak ezagutu zituzten eta hiru gehiago margotu
zituzten.
Aurtengo
eslogana “Open up” izan da eta Oihanek, Hodeik eta 5.mailako Oierrek “Music is
life” eslogan polita pentsatu eta sortu dute. Great idea boys!
Jarraian lanean ikusi ditzakezue:
🚃Maiatzaren 21ean
banderak eta eslogana bukatu eta epaile papera hartu genuen. Aurtengo abestien
segundu batzuk entzun ondoren, gure top 5–a idatzi genuen. Ze zaila izan den
gure gustukoa aukeratzea!
Maiatzaren 24an Bilbora iritsi ginen. Ikasturteko azkeneko txanpa gelditzen zaigu. Goazen hirugarren hiru hilabeteko istorioaren azkeneko lerroak idaztera! 💪
Bi aste hauetan oso ondo pasatu dugu eta ez genikizkien
gauzak ikasi ditugu.
🌍Eurovision 2022 we are waiting
for you!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina