Astelehenean, 3. zikloko ikasleak bertso saio bat ikustera jeitsi ginen Lugaritz kultur etxera. Eguraldi ona egiten zuenez, oinez jeitsi ginen Antiguora.
Lugaritzen beste eskolako ikasleekin topo egin genuen, Orixe eta Jakintza ikastoletako 3. zikloko ikasleekin.
Bertsolari lanetan, Aitor Mendiluze eta Alaia Martin aritu ziren eta eskola desberdinetako gai jartzaileen gaiak kantatu zituzten. Gure eskolako gai jartzaileak Pooja eta Jon izan ziren.
Primeran aritu ginen eta bertso saio bat ikusteko aukera izan genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina