Páginas

2022/04/07

Antzerkia Egian

Kaixo!

Astelehenean, apirilaren 4an, 2. eta 3. zikloa antzerki bat ikustera joan ginen. “Esencial” izena du. Egiara, Gasteszenara, joan ginen. Egurrezko ortzadar handi batekin arkitekturaren historia kontatu ziguten eta gauza desberdinak egin zituzten. Adibidez, kobazulo bat, itsasontzi bat, akuedukto bat, Babiloniako dorrea,... Akrobaziak ere egin zituzten. Asko gustatu zitzaigun eta oso dibertigarria izan zen.


Hemen ikuskizunaren bideo bat daukazue.

Gero, Kristina-enea parkera joan ginen. Han bazkaldu genuen. Ondoren, pixka bat jolasten egon ginen eta autobusera joan ginen. Igeldora iritsi eta parkean jolastu genuen. Lauak aldera, eskolara bueltatu ginen. 

Oso egun polita izan zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina