2022/04/09
TIPI-TAPA... KORRIKA !
22. Korrika bihar iritsi eta amaituko da Donostian. Aurretik, bigarren hiruhilekoaren azken egunean topera bizi izan dugu.
Goizean, 3. eta 2. Zikloetako ikasleak Antiguora jaitsi dira inguruko eskolekin auzoko "Korrika Txikian" parte hartzera. Arratsaldean, ikasle, irakasle eta guraso zein senide herrian zehar ibili gara tipi-tapa. Plazara iritsi, 3. Zikloko ikasleek prestatutako leloa irakurri eta dantzaldi alaiarekin amaitu dugu.
Igeldon ere, Euskararen alde!
Etiquetak:
1. zikloa,
2. zikloa,
2021-22 ikasturtea,
3. zikloa,
HH3,
HH4-5,
KORRIKA 2022
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina