Páginas

2023/11/30

Azaroak 25

Aurreko astean, Emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna aitzaki, eskolan, tratu onak landu genituen. Gela bakoitzean, jarduera desberdinak egin genituen bakoitzaren  mailara egokitua: Arturo eta Klementina ipuina, Ausarten kluba, gelako tratu on eta txarrak, Pirritx eta Porrotxen zenbait abesti...

Azaroak 24ean, eskola guztia elkarrekin, "Maite nauenak ondo tratatzen nau beti" lelopean, mezu desberdinak idatzi genituen egunean zehar mural handi batean. Patio garaian, Baloreak abestia dantzatu eta abestu genuen denok elkarrekin.

Hemen duzue patioko dantzaren zati txiki bat:










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina