Urtero bezela, indarkeria matxistaren aurkako eguna ospatu genuen azaroak 25ean.
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleek, tratu onen inguruan lanketa egin zuten eta bere ideiak marrazki polit batean irudikatu zituzten sarreran duzuen gorputzaren globoetan.
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleek berriz, guda desberdinetan umeek pairatzen ari diren bortizkeria landu zuten eta globoetan adierazi zituzten beraien ideiak.
Bukatzeko, Izaroren Libre abestia eskola guztiak dantzatu genuen koreografa berezi batzuen gidaritzapean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina