Páginas

2024/12/20

Zer egingo dugu Igeldo garbiagoa egon dadin?

Kaixo! Hamsterrak hiruhileko honetan lantzen aritu garena kontatu nahi dizuegu. 

Hamsterroi Herri Kontseiluko eskutitz bat iritsi zitzaigun laguntza eske, herria oso zikina zegoelako. Baietz esan genien eta 3 ideia eman zizkiguten: kartelak egitea, eskutitzak bidali eta bideoak egin. Horretarako plazara kartelak ikustera atera ginen eta gero kartelak prestatu genituen. Gero plazara eta kantxara joan ginen jartzera Karmelerekin, Herri Kontseilukoarekin. Oso ondo gelditu ziren baina triste gaude batzuk kendu zituztelako. 

Geletan jartzeko kartelak ere prestatu genituen, ikasleek gauzak non bota behar diren jakiteko. Gelatan jarrita dituzte orain txukun-txukun. 

Azkenik, eskuorri bat pretatu genuen, Orri Informatiboarekin iritsiko zaizuena etxeetara, jakiteko nola birziklatu behar den. Bideo hauek ere prestatu ditugu hondakin bakoitza non bota behar den erakutsiz. Espero dugu lagungarri izango zaizkizuela! 





Orain oporrak gozatuko ditugu denok, eta indarberrituta itzuliko gara urtarrilean. 

Ongi pasa oporretan! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina