Páginas

2025/11/26

 Azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, umeen giza eskubideak landu ditugu eskolan: 

1. Bizitzarako eta garapenerako eskubidea: Ume orok du bizirik egoteko, osasuntsu hazteko eta bere ahalmenak garatzeko eskubidea.

2. Berdintasunerako eskubidea: Ez da diskriminaziorik egon behar: ez arraza, generoa, hizkuntza, erlijioa, jatorria edo bestelako arrazoiengatik.

3. Familiaren babeserako eskubidea: Umeak familia-ingurune egoki batean hazteko eskubidea du; ezin bada, babes-sistemak bermatu behar du.

4. Osasun-arretarako eskubidea: Mediku-arreta eta osasun-zerbitzu egokiak jasotzeko eskubidea.

5. Hezkuntzarako eskubidea: Oinarrizko hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa da; umeek kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea dute.

6. Indarkeriatik eta tratu txarretatik babesteko eskubidea: Umeak babestu behar dira tratu txar fisiko, psikologiko, sexu-abusu, esplotazio edo abandonutik.

7. Iritzia emateko eta entzuteko eskubidea: Umeek beren iritzia libreki adierazi dezakete eta haien adina kontuan hartuta entzuna izateko eskubidea dute.

8. Jolas eta aisialdirako eskubidea: Umeek jolasteko, atseden hartzeko eta kultura-jardueretan parte hartzeko eskubidea dute.

9. Informaziorako eskubidea: Adinera egokitutako informazioa jasotzeko eskubidea dute, baita adierazpen-askatasuna ere.

10. Pribatutasunerako eskubidea: Umeen intimitatea eta datu pertsonalak babestuak egon behar dira.




Guzti hauekin zuhaitz eder bat osatu dugu.


                                                     




                       Eskolako txikienek, aldiz, tratu onen inguruan aritu dira. 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina