EUSKERAREN EGUNA
Abenduaren 3an Euskeraren eguna ospatu genuen eta oso ongi pasatu genuen.
Goizean taloak prestatu eta jan genituen.
EUSKERAREN EGUNA
Abenduaren 3an Euskeraren eguna ospatu genuen eta oso ongi pasatu genuen.
Goizean taloak prestatu eta jan genituen.
Azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, umeen giza eskubideak landu ditugu eskolan:
LIBURUEN ALTXORRA
Kaixo lagunak!
Astelehen honetan liburuen altxorraren kutxa jaso dugu gure eskolan.
Kutxa honetan adin guztietarako ipuinak dauzkagu eta astelehenean Imanolek talde bakoitzari batzuk erakutsi zizkigun.
Begira zein ondo egon ginen!
Hemendik aurrera geletan ikusiko ditugu ipuin eta liburu gehiago!
OSTEGUNEAN CRISTINA ENEA PARKERA JOAN GINEN 4 -5 URTEKO ETA LEHENENGO MAILAKOAK.
HH 4-5 URTEKO IKASLEEK "UDAZKEN KOLORETAN" IZENEKO TAILERRA BURUTU ZUTEN, OIHANA BASOZAINARI LAGUNDU ZIOTEN:
LH TABAKALERARA
Tabakalerara bi arte erakusketa ikustera joan gara.
Batean marrazki erraldoiak eta Euskal Herriko sendabelar toxikoak zeuden.
BELDURRA PIZTU!!! BELDURRA ERRE!!!
LHkoak ostegunetik ostiralera Kosta Camp-era joan ginen lotara. Logelak oso politak eta erosoak ziren. Gainera, 6. mailakoak gure gela propioa geneukan. Hiru litera zeuden eta nik behean egin nuen lo.
Ekintzak oso ondo zeuden. Ostegun arratsaldean 14:00tan altxorraren bilara jolastu genuen. Ostiral goizean natura ibilaldia eduki genuen eta gero orri-markatzaile batzuk egin genituen, beste gauza batzuen artean.
Janaria oso goxoa zegoen: gosaria, bazkaria, merienda eta baita afaria ere.
Monitoreak oso jatorrak ziren. Beraiekin hitz egiten egon ginen eta oso ondo pasa genuen beraiekin.
Lekua oso polita eta handia zen. Oso bista onak zituen.
Orokorrean oso ondo pasa nuen!
Izar Artano (LH6)