Páginas

2019/03/29

LUR GALLASTEGI ESKOLAN


Martxoak 20an Lur Gallastegi idazlea izan genuen gure gelan bere nobelaren inguruan hitz egiten. Bere azken nobela,Saharako Itsasoa, gelan  egon gera irakurtzen hiruhilekoan zehar. Hauek dira guk prestatu genizkion galderak:
  •  Noiz hasi zinen liburuak idazten?Eta nolatan hasi zinen idazten? Betidanik idatzi det baina orain dela hiru urte  argitaratu zidaten lehenengo liburua.
  •  Zenbat liburu idatzi dituzu? Eta,  zenbat argitaratu dizkizute? Zein izan zen lehena argitaratzen? Zortzi idatzi ditut eta hiru argitaratu dizkidate. Argitaratu nuen lehenengo liburua "Uda bat Senegalen" izan zen.
  •       Urtean zenbat liburu idazten dituzu? Liburuak nolakoak direnen arabera, baina normalean urtean bi liburu idazten ditut.
  •       Zenbat denbora tardatzen dezu liburuak idazten? Nik 2-3 hilabete irauten det liburuak egiten.
  •       Euskaraz gain beste hizkuntza batean idatzi al dezu libururik? Beti euskeraz idazten dut.
  •       Nola bururatu zitzaizun Saharako itsasoa idaztea?  Afrikatik zetorren jendea ezagutzen nuelako.
  •       Nola bururatu zitzaizkizun liburuko pertsonaien izenak?  Lagunen semeen izena dira Saharako Itsasoko pertsonaien izenak eta izen sahararrak, gurasoen lagunak Saharatik ekarritako umeen izena dira.
  •       Souhaila benetazko pertsonaia da? Ezagutzen dezu Souhailarik? Bai, Saharatik etorritako ume baten izena da.
  •       Zergatik zure liburuak Afrikan kokatzen dira? Beste liburu bat kokatuko dezu Afrikan? Afrikan ez naiz egon baina Afrikak erakartzen nau. 
  •     Sentimentuak adieraztea garrantzitsua iruditzen zaizu? Bai. 
  •      Idatzi dituzun liburuetatik zein gustatzen zaizu gehien? Uda bat Senegalen. Saria Saharako Itsasoarekin lortu det baina gustokoago dut Uda bat Senegalen.
  •      Nola aukeratzen dituzu ilustratzaileak? Nik ez ditut aukeratzen, argitaletxeak aukeratzen ditu.
  •     Beste liburu bat idazten ari al zara? Bai
  •     Zeren inguruan idazten ari  zara? Bat Ondarretako hondartzan girotua dago eta bestea ume errefuxiatu baten inguruko istorioa da. 
  •     Idazten jarraitzeko intentziorik al dezu? Bai, jarraitzeko intentzioa daukat.
  •     Liburuak idaztetik bizi al zaitezke? Ez, oraingoz behintzat ez.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina