Páginas

2019/04/01

2.ziklokoak Arrikrutzen izan gara

Pasa den Martxoaren 29an, 2. ziklokoak Arrikrutzera joan ginen. Hiruhilabete honetan zehar proiektuarekin ikasi dugun guztiari, eta denon artean irakurri dugun "Leize-zuloko misterioa" liburuari amaiera emateko irteera bikaina izan zen.
Ez genuen aspertzeko tarterik ere izan. Iritsi, hamaiketakoa egin, diaporama bat ikusi, lehen gizakiek bezala marraztu eta margotu, kobazulora sartu, bazkaldu, pixkat jolastu, indusketa lanetan aritu, sua harriekin egiten ikusi, eta azkenik adarra jotzen aritu ginen. A ze nolako eguna!! 
Gainera, aste horretan bertan, asteartean, Iñaki Zubeldia idazlearen bixita izan genuen. Bera izan zen Arrikrutzeko lehoiaren buruhezurra aurkitu zuena, baita irakurri dugun liburuaren idazlea ere. Gure galderak erantzun eta gauza mordoa kontatu zizkigun. Gure esker ona erakusteko, Igeldoko produktuez osatu genuen saski eder bat oparitu genion. Asko gustatu zitzaion!!
Hemen argazki batzuk:





































































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina