Páginas

2020/12/05

14 BIRUS ARGAZKILARIAK

Ikasturte honetan argazkigintza lantzen ari gara Igeldoko 14 birusekin. Irudiaren konposizioa eta koloreen erabilera desberdinak aztertu eta gero, irudi propioak sortzeko momentua iritsi da. Hemen dituzue beraiek ateratako argazkiak, bakoitzak kontatzen duen istorio txikiarekin. Espero dugu gustatuko zaizkizuela! 

Baziren behin lau neska mutil, eskola abandonatu bateko areto batean jolasten ari zirela eta bapatean heriotza etorri zitzaien eta hil egin ziren. Argazkian ikusten den bezala heriotzak lau buruak moztu zizkien.




Egun batean, mendian bizikleta lasterketa bat zegoen.

3 talde zeuden, horia,txuria eta urdina. Lasterketa hasi zenean txuriak oso ondo hasi ziren baina erori ziren eta bizikletak puskatu ziren.

Eta urdinak lehenengo horiak bigarren eta azkenik txuria gelditu ziren.




Bazen behin Pakito izeneko mutil bat oporretan Hawaiera joan zen, egun guztia hondartzan egoten zen etzanda bi palmeretan heldutako hamaka batean. Beti eguraldi ona egiten zuen baina egun batean txarra egin zuen. Pakito oso triste geratu zen eta hurrengo egunean Pakitok negarrez ez zuen nahi hondartzara joan.




Bazen behin piano bat inork ez zuena jotzen. Bere jabeak zabor ontzira bota zuen, etxean espazio gehiegi okupatzen zuelako. Negua irtsi zen eta pianoak hotza zuen, egun horretan elurra egin zuen eta kanta triste bat jo zuen, orduan ume bat agertu zen, eta pianoa etxera eraman zuen eta jotzen hasi zen. Geroztik pianoa eta umea lagun handiak egin ziren.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina