Páginas

2020/12/06

EUSKARAREN EGUNA 2020

Abenduak 3 ostegunean gure ama hizkuntzaren nazioarteko eguna ospatu genuen.

Goizean zehar EUSKARAOKEA, EUSKRABBLE-A, TALDEAREN LELOA ASMATZEA eta BERTSO-HOP jolasetan aritu ginen eta arratsaldean Euskarazko filmak ikusi genituen. Jolasorduan hamaiketako goxua ere dastatu genuen, turroi eta guzti, Euskarari buruzko mota desberdinetako hainbat kantaz girotuta.

Lehen bezala izan ez bazen ere, inoiz ez bezala gozatu genuen jolasean eta solasean.

Inor ez geldo Igeldon! Gora Euskara! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina