Páginas

2026/01/15

ELKARREKIN

 6. MAILAKO IKASLEEK MURAL POLIT HAU SORTU DUTE. GELAZ-GELA AZALDU


 ONDOREN, GOIKO ETA BEHEKO SOLAIRUAN JARRI DUTE DENOK IKUSGAI IZATEKO. 

ESKOLAN, BIZIKIDETZARI DAGOKIONEZ, ZER NAHI DUGUN ETA ZER EZ ARGI DUGU!!!


HAUEK ESALDIAK:  

1.- BERDINTASUNA BULTZATZEN DUEN GUNEAN ZAUDE.

2.- BIZITZA POSITIBOAREN ALDE DAGOEN GUNEAN ZAUDE.

3.- JAZARPENA ONARTZEN EZ DUEN GUNEAN ZAUDE.

4.- BAZTERKERIA ONARTZEN EZ DUEN GUNEAN ZAUDE. 

5.- TRATU ONEN ALDE DAGOEN GUNEAN ZAUDE.

6.- LASAI SENTITZEKO ETA ADIERAZTEKO GUNEAN ZAUDE. 





2026/01/13

Itsas Museoa


Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza

2025 eta 2026 artean Loaisa–Elkano espedizio (1525-1536) ez oso ezagunaren bosgarren mendeurrena ospatzen da, gizateriaren historian erabakigarria izan den itsas balentria. Ozeanoz haraindiko zeharkaldi hori nola prestatu zen azaltzeaz gain, erakusketak Andres Urdanetaren ekarpena nabarmentzen du, bera izan baitzen ekialdeko eta mendebaldeko itsas ezagutzak uztartuz ozeanoak nabigazio globalera irekitzea ahalbidetu zuena.













 





2025/12/20

IPUINAREN ORDUA

IPUINAREN ORDUA

Hiruhilabete honetan bi guraso gerturatu zaizkigu zezenen gelara ipuinak kontatzera. 

Lehenik Sara etorri zen eta ipuin bat kontatu zigun euskaraz.



Ondoren, beste egun batean Osamu gerturatu zen eta berak japonieraz kontatu zizkigun ipuin pare bat.



Primeran pasa genuen biekin eta gauza berriak ikasi genituen.

Ondo segi!!

2025/12/19

ZER NAHI DUGU GURE BARATZEAN?

 HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK GURE BARATZA TXUKUNDU ETA APAINDU DUGU. 



BARRASKILO ETA BAREENTZAKO ETXEA PRESTATU GENUEN. 




IRAIAREKIN UKENDUA EGITEN IKASI GENUEN. 





BARTOLO TXORIMALOA EGIN GENUEN GURE BARATZA ZAINTZEKO!
NORAK BURUA EGITEN LAGUNDU ZIGUN, TRENTZA ETA GUZTI. 
EGOITZEN LAGUNTZAZ TXORIMALOAREN EUSKARRIA JARRI GENUEN. 




ZELAKO TALDE LANA!


ESKERRIK ASKO ZUEN PARTE-HARTZEAGATIK!

2025/12/10

EUSKERAREN EGUNA


Abenduaren 3an Euskeraren eguna ospatu genuen eta oso ongi pasatu genuen. 

Goizean taloak prestatu eta jan genituen.



Eguerdian jolasak egin genituen, eguraldi txarra egiten zuenez frontoian egin genituen.





Eta arratsaldean zinema izan genuen, hiru pelikula aukeran: Izurde mutikoa, Albert eta Dragoiaren gidaria.









 

2025/11/26

 Azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, umeen giza eskubideak landu ditugu eskolan: 

1. Bizitzarako eta garapenerako eskubidea: Ume orok du bizirik egoteko, osasuntsu hazteko eta bere ahalmenak garatzeko eskubidea.

2. Berdintasunerako eskubidea: Ez da diskriminaziorik egon behar: ez arraza, generoa, hizkuntza, erlijioa, jatorria edo bestelako arrazoiengatik.

3. Familiaren babeserako eskubidea: Umeak familia-ingurune egoki batean hazteko eskubidea du; ezin bada, babes-sistemak bermatu behar du.

4. Osasun-arretarako eskubidea: Mediku-arreta eta osasun-zerbitzu egokiak jasotzeko eskubidea.

5. Hezkuntzarako eskubidea: Oinarrizko hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa da; umeek kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea dute.

6. Indarkeriatik eta tratu txarretatik babesteko eskubidea: Umeak babestu behar dira tratu txar fisiko, psikologiko, sexu-abusu, esplotazio edo abandonutik.

7. Iritzia emateko eta entzuteko eskubidea: Umeek beren iritzia libreki adierazi dezakete eta haien adina kontuan hartuta entzuna izateko eskubidea dute.

8. Jolas eta aisialdirako eskubidea: Umeek jolasteko, atseden hartzeko eta kultura-jardueretan parte hartzeko eskubidea dute.

9. Informaziorako eskubidea: Adinera egokitutako informazioa jasotzeko eskubidea dute, baita adierazpen-askatasuna ere.

10. Pribatutasunerako eskubidea: Umeen intimitatea eta datu pertsonalak babestuak egon behar dira.




Guzti hauekin zuhaitz eder bat osatu dugu.


                                                     




                       Eskolako txikienek, aldiz, tratu onen inguruan aritu dira.