Páginas

Proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/06/26

Pikatxu taldearen proiektuak

Pikatxu taldeak ikasturte honetan proiektu desberdinak egin ditu. 2. ebaluazioan Euskal Mitologiarekin lotutako antzerki eta albisteak landu genituen, eta 3. ebaluazioan berriz errezetak. Lan guzti hauek formatu desberdinetan bildu ditugu guztiokin partekatzeko.  

Antzerkiak: 

Txabola misteriotsua 

Tartalo eta Zezengorri Mendizorrotzen 

Mari jainkosa eta mendiko bidea 

Errezetak: 

Lan bikaina egin duzue aurten Pikatxuok! Gozatu udaz! 

2026/04/23

ZUBI CHALLENGE!

"Zubi Challenge!" -rako, 3 taldeek euren lanak aurkeztu zituzten atzo. Horretarako, oso bisita berezia izan genuen: Mikel Oyarzabal arkitektoa.

Probaren ondoren, aholku batzuk eman zizkigun gure zubiak hobetzeko eta erresistenteagoak egiteko.

Eskerrik asko zure bisitagatik Mikel!






2026/04/14

Leonardo da Vinciren zubi autoportantea

Proiektu berriari hasiera eman diogu: Magia... edo energia? Bertan, indarra, masa eta energia landuko ditugu.


Indarra lantzeko zubi desberdinak eraikiko ditugu. Lehen urrats gisa, Da Vinciren zubi autoportantea egiten ikasi dugu.


Ez da erraza izan, baina saiakera askoren ondoren... lortu dugu!


Hemen bideoa: 








2025/04/04

Liburuaren aurkezpena

Martxoaren 21ean Igeldoko Hamsterrek proiektuan prestatu dugun liburua aurkeztu genuen gurasoen aurrean: Munduko Super Pokémonak Eboluzionatzen

Azken proiektuan pokémonei buruz ikasten aritu gara. Haritz Doktorearen mezu bat jaso genuen ez zuelako informazioa euskaraz aurkitzen pokémonei buruz, eta laguntza eskatzen zigun beste hizkuntzatan zegoen informazioa euskarara pasatzeko. Guk gogotsu hartu genuen erronka, eta gure gorputzei buruz ikasi ondoren (gero pokémonen gorputzak hobeto ulertzeko), pokémonak aztertzera pasatu ginen. Lan gogor egin ondoren 31 pokémon desberdinen informazioarekin liburu bat osatu dugu. 

Familiarteko asko etorri ziren liburuaren aurkezpenera, eta pixka bat urduri jarri ginen denak ikustean. Baina hala ere oso ongi atera zitzaigun aurkezpena eta denak oso pozik gelditu ginen. 

Hemen dituzue aurkezpeneko argazki batzuk. 

Hurrengo arte! 





2024/12/20

Zer egingo dugu Igeldo garbiagoa egon dadin?

Kaixo! Hamsterrak hiruhileko honetan lantzen aritu garena kontatu nahi dizuegu. 

Hamsterroi Herri Kontseiluko eskutitz bat iritsi zitzaigun laguntza eske, herria oso zikina zegoelako. Baietz esan genien eta 3 ideia eman zizkiguten: kartelak egitea, eskutitzak bidali eta bideoak egin. Horretarako plazara kartelak ikustera atera ginen eta gero kartelak prestatu genituen. Gero plazara eta kantxara joan ginen jartzera Karmelerekin, Herri Kontseilukoarekin. Oso ondo gelditu ziren baina triste gaude batzuk kendu zituztelako. 

Geletan jartzeko kartelak ere prestatu genituen, ikasleek gauzak non bota behar diren jakiteko. Gelatan jarrita dituzte orain txukun-txukun. 

Azkenik, eskuorri bat pretatu genuen, Orri Informatiboarekin iritsiko zaizuena etxeetara, jakiteko nola birziklatu behar den. Bideo hauek ere prestatu ditugu hondakin bakoitza non bota behar den erakutsiz. Espero dugu lagungarri izango zaizkizuela! 





Orain oporrak gozatuko ditugu denok, eta indarberrituta itzuliko gara urtarrilean. 

Ongi pasa oporretan! 


La mètèo climatique

 2024. urtea bukatzeko, hemen duzue 3. zikloko ikasleak egindako proiektua:


Urtaroak :




 La mètèo climatique museoa:




Eskerrik asko etortzeagatik!


2024/10/15

Tenperatura munduan

Hasieran bakoitzak ordenagailuan herrialde desberdinetako batez-besteko tenperaturak bilatu genituen eta horren bidez txankletak, jertsea, berokia edo bufandaren marrazkitxo bat jartzen genuen mapan. Nola genekien zer jarri? 20º baina gehiago: txankletak, 19º-11º tartean: jertsea, 11º-5º artean: berokia eta 5º baino gutxiago: bufanda.
 
NORA ETA LUR

                        

2023/12/21

NOR BIZI DA HEMEN?

Lehenego hiruhilabetea bukatzearekin batera, eskolan landu dugun Nor bizi da hemen? proiektuari ere amaiera eman diogu. Abenduaren 20ean, arratsaldean, eskolako ikasle guztiak bildu ginen beste geletan landu dutena ikusteko. Hona hemen bideoa:







Disfrutatu merezitako oporrak eta Gabon onak pasa!!


Urtarrilaren 8an ikusiko dugu berriro elkar!


2022/11/04

ESKALA LANTZEN

Gaur, 3. zikloko ikasleak, mapa baten eskala zer den lantzen aritu gara Euskal Herriko mapa bat erabiliz, proiektuan mapa desberdinak lantzen ari garelako eta mapa horiek hobeto irakurtzen ikasteko. Euskal Herriko leku desberdinen artean dagoen distantzia kalkulatu dugu, erregela batekin eta kalkulu erraz batzuk eginez. Begira zeinen kontzentratuta egon garen! 






2021/12/23

1. ebaluazioko proiektua: ITSASOA

Gaur 1. ebaluazioa bukatzen dugu, eta irailetik hona, Itsasoa ardatz hartuta, egin dugun lana partekatzeko momentua iritsi da. 

Horretarako, behean ikusten duzuen aurkezpen interaktiboa sortu dugu. Bertan talde desberdinen lanak eta jarduerak ikus ditzakezue, baina kontuz! Ez daude begibistan, zuek bilatu beharko dituzue elementu desberdinak aztertuz. 

Ea denak aurkitzen dituzuen! 

2021/11/04

ITSASOA BOTILA BATEAN

 KAIXO DENOI,

Hona hemen aste honetan egindako esperimentua. Itsasoa ur botila batean sortzea.

Lehenengo, osagaiak mahai gainean jarri genituen



Gero olio pixka bat bota genuen ur botilan



Hurrengo pausoa ura botatzea izan zen



Eta kolorea



Azkenik nahastu eta....



TATXAN!!!!     ITSASO PIXKA BAT GURE GELAN!!

2021/10/26

Arraunlariek antolatutako kruzeroen aurkezpena

3. zikloko Arraunlariak Euskal Kostaldean barrena kruzero batzuk antolatzen aritu dira azken asteetan, itsasoarekin lotutako proiektuarekin lotuta. Herri desberdinei buruzko informazioa bilatu eta antolatu ondoren, aurkezpen batean bildu dituzte beraien bidaia-proposamenak. Kruzeroak taldekide guztien aurrean aurkeztu dituzte ahoz, eta orain denentzat eskura jarri nahi izan ditugu. Horretarako gure gelaren webgune berezian sar zaitezkete ikusteko. 


Orain Europan barrena bidaiatzen hasiko gara. Espero dugu gure proposamenak gustatuko zaizkizuela! 

2021/03/26

GEUREKA!

Azken astean ebaluazio honetan eskolan landu ditugun gauzak aurkezten aritu gara. Proiektu globalaren izena GEUREKA! izan da, eta horren barruan talde bakoitzak gauza desberdinak landu ditu: ipuinak, izaki bizidunak, materia eta energia... 

Aurkezpenak Meet bideodei sistema erabiliz egin ditugu, eta astelehenetik ostegunera bitarte talde bat arduratu da besteei egindako lana aurkezteaz. Urtarrilean hasitako bideari amaiera eman diote modu honetan. 

Hemen dituzue argazki batzuk ikusgai.  





Orain ongi merezitako oporrak hartzeko garaia iritsi zaigu, indarrak hartu eta ikasturtearen amaierari gogotsu ekiteko. Apirilaren 12an ikusiko dugu elkar berriz ere!!! 

Ongi pasa guztiok eta gozatu oporrak!!! 



2020/12/23

GURE MUNDUA EZAGUTZEN

Konturatu garenerako lehenengo ebaluazioa bukatu zaigu, eta orain arte egindako guztiaren errepasoa egiteko momentua iritsi da. Landu dugun proiektuaren izenburua "Gure Mundua Ezagutzen" izan da, eta jarraian dagoen albistegian informazio gehiago duzue talde desberdinetan egin dutenari buruz. 

Espero dugu zuen gustokoa izango dela! 





2020/12/14

IGELDOKO WIKILARIAK

Ebaluazio honetan, 2. zikloko ikasleak Igeldori buruzko informazioa biltzen aritu dira, ondoren Txikipedian (Wikipediaren umeentzako bertsioan) argitaratzeko. Gaur eskolara Galder Gonzalez etorri da, eta Wikipedian argitaratzerako garaian kontuan izan beharreko hainbat zalantza argitu dizkigu, adibidez, ea nola ziurtatzen den datu bat ongi edo gaizki dagoen, edo zer gertatzen den bi pertsona aldi berean artikulu bat editatzen ari badira. 

Saioa oso polita eta aberasgarria izan da, eta gainera, Txikipedian beraiek idatzitako artikulua argitaratu ahal izan dute. Ikusi nahi baduzue, klikatu hemen. Gainera, Twitterren ere argitaratu dituzte argazki batzuk: 

Eskerrik asko Galder! Hurrengo baterako ere deituko dizugu laguntzera etortzeko! 

2020/12/01

UNIBERTSOA

 Hiruhileko honetan, Igeldoko 14 birusek, Unibertsoa ikertzen hasi gera. Lehenengo atala bukatzerakoan Power Point bat egin degu ikasitakoa laburtzeko. Ea gustoko dezuen.