Páginas

2024-2025 ikasturtea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2024-2025 ikasturtea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025/06/17

TTONTTORRO JATETXEA

  TTONTTORRO JATETXEA   ZABALTZEKO ANTOLAKETAN ARITU GINEN. TXARTEL HANDIA PRESTATU, MAHAIAK TXUKUN ETA EDERRAK  JARRI  ETA SUKALDEAN   JANARIA PREST .


.



ETA EGUNA IRITSI EGIN ZEN. ETA GURE EMOZiOAK PIL-PILEAN:   URDURITASUNA , GOGOA,   ILUSIOA, POZA. 



BI GELATAN "ZERBITZARIAK " PREST!



ETA JATETXERA  FAMILIKOAK AILEGATU BEZAIN PRONTO  ZERBITZARIAK LANEAN JARRI ZIREN.



FAMILIKOEK EGUNEKO MENUA BAPO JAN ZUTEN! ZERBITZARIEN LANA BIKAINA!


EGUN BEREZIA, EGUN EDERRA, DENOK GURE OROITZAPENEAN GORDEKO DUGU.
                                                MILA MILA  ESKER!

2025/05/19

HH 4-5 URTEKO GELAKO IKASLEAK SUKALDARI

ESKOLA JATETXE BIHURTUKO DUGU? NOSKI BAIETZ!
SUKALDARITZAN BURU-BELARRI GABILTZA... ASTE HONETAKO PLATERAK HURRENGOAK IZAN DIRA: 

ITSASO GARBIAK SUSHIA EGITERA ANIMATU DIRA:

             
              

       ITSASO ZABALA... ENPANADILEKIN BURU-BELARRI: 
 

 
                              

EDERRENA... ELKARREKIN PARTEKATZEA! MUNDIALA ZEGOEN GUZTIA!                            

                              




ETA ZUEK, PROBATU NAHI?

2025/05/15

KANTU JIRA

 Ikasturte honetan herriko Kantujira taldekoek proposamena bat egin ziguten, Udaberri Festan beraiekin abestera ateratzea.

Abestiak adostu eta hauek musika saioan landu eta gero, bitan egon gera Lehen Hezkuntzako ikasleak Itxas Aurren Kantujirako kideekin ensaiatzen.



 

 

 Maiatzaren 18an gonbidatuak gaude 11:00tan  abestera, beraz, hemen zaudetenak, ANIMATU!!!

2025/05/08

TXAPELAN BISITAN

             GAUR TXAPELA JATETXERA BISITAN JOAN GARA. 

       BEÑATEK TXAPELAN ESKAINTZEN DUTEN KARTA NOLAKOA DEN  KONTATU DIGU.  PLATER KONBINATUAK,  ENTSALADAK, HANBURGESAK, KANELOIAK, KROKETAK,,,,,,,   , ETA POSTRE GOXOAK ERE.

IKASLEEK  GALDERAK  EGIN DIZKIOTE. TXAPELAN   BEÑATEKIN  ELKARRIZKETA EDERRA IZAN DUGU.


                                   MILA MILA ESKER BEÑAT!!!!

GOSARIA ESKOLAN

 ASTE HONETAN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK ESKOLAN GOSARIA ANTOLATU DUGU.


ETXETIK EKARRITAKO ELIKAGAIEKIN  DENON ARTEAN MAHAIA PRESTATU DUGU .


                ETA ONDOREN  GOSALTZERA, ON EGIN!


                  ESKOLAKO GOSARIA  MUNDIALA IZAN DA!

2025/04/30

GURE BIZITZAKO KAXA




4-5 URTEKO IKASLEAK BURU-BELARRI ARITU DIRA BERAIEN KAXAK OSATZEN. ZORAGARRIA IZAN DA EGINDAKO LANA ETA ZUEKIN KONPARTITU NAHI DITUGU MOMENTU HORIEK. 


Bideo ikusi nahi duzue? Kontu-kontari





2025/04/04

Liburuaren aurkezpena

Martxoaren 21ean Igeldoko Hamsterrek proiektuan prestatu dugun liburua aurkeztu genuen gurasoen aurrean: Munduko Super Pokémonak Eboluzionatzen

Azken proiektuan pokémonei buruz ikasten aritu gara. Haritz Doktorearen mezu bat jaso genuen ez zuelako informazioa euskaraz aurkitzen pokémonei buruz, eta laguntza eskatzen zigun beste hizkuntzatan zegoen informazioa euskarara pasatzeko. Guk gogotsu hartu genuen erronka, eta gure gorputzei buruz ikasi ondoren (gero pokémonen gorputzak hobeto ulertzeko), pokémonak aztertzera pasatu ginen. Lan gogor egin ondoren 31 pokémon desberdinen informazioarekin liburu bat osatu dugu. 

Familiarteko asko etorri ziren liburuaren aurkezpenera, eta pixka bat urduri jarri ginen denak ikustean. Baina hala ere oso ongi atera zitzaigun aurkezpena eta denak oso pozik gelditu ginen. 

Hemen dituzue aurkezpeneko argazki batzuk. 

Hurrengo arte! 





2025/03/20

Proiektu berria: Energia denboran zehar

 Hemen duzue ikasleei aurkeztutako bideoa proeiktuari hasiera emateko. Proiektuaren izena "Nola egin dugu gizakiok honaino iristeko?" da.






3. zikloa

2025/03/18

Igeldo magazine

Hemen duzue 3. zikloko ikasleen proiektu amaiera.

Espero dugu zuen gustokoa izatea!


Igeldo magazine


            3. zikloko ikasleak

2025/03/17

Gure maketak

                                                                                      

Taldeak egin genituen maketak egiteko, talde bakoitzak gorputzeko aparatu bat egin behar zuen.

Taldeak:

Iraitz-aparatua: Luhr, Unax, Haritz eta Nahia.

Arnas-aparatua: Nora, Lamin, Haitz eta Arotz.

Digestio-aparatua: Mara, Lur, Khloe eta Maddi.


Maketa egin ondoren aurkezpena egin genuen.


Maketak 


3. ZIKLOKO IKASLEAK

2025/03/06

IHAUTERIAK

 Aurreko ostiralean inauteriak ospatu genituen eskolan. Arratsaldeko Olinpiaden bideoa dezue hemen, disfrutatu.


 

2025/02/21

Gorputz atalak: Aurkezpenak

 4 taldetan banatu ginen eta aurkezpenak prestatu genituen: Burua, besoa, giza zangoa eta enborra. 

Informazioa bilatu, irudiak aukeratu eta bakoitzaren atalak ikasi genituen. 

Hauek izan ziren irabazleak:


Besoa: 1. saria (Nora, Luhr eta Lamin)



Izar MVP




Lan bikaina ekipo!



3. zikloko ikasleak

2025/02/17

Kroma berdea: film laburrak

 Ostiralean Tabakalerara joan ginen kroma berdea nola erabiltzen den ikustea.

Lehengo kroma berdea nola erabiltzen den eta adibide batzuk erakutsi ziguten. Ondoren Tabakalerako langileak esan zigun taldeka jartzeko eta istorio bat asmatzeko, 5 toki desberdinak izan behar zituen istorioak.

Gero talde bakoitzeko bideoa egin genuen.

Hemen duzue gure lana: 



3. zikloko ikasleak

2025/02/14

Digestio aparatua

 1. Txutxeriak aukeratzen ditugu eta talde bakoitzak modu desberdinetan mozten ditu.






2. Ozpina botako dugu, ondo estali arte.




3. Bi ordu inguru itxaron behar ditugu.



4. Ikusten dugu zatitutako txutxeriak desagertu egin direla, eta

osorik sartu ditugunak, berdin jarraitzen dutela.



5. Era berean, deskonposatzen laguntzeko, bikarbonatoa botako dugu edalontzian. Gure gorputzean bilisak edo behazunak egiten duen lanaren antzera.



                            3. zikloko ikasleak

2025/02/04

SANTA AGEDA BEZPERA

 Gaur arratsaldean bisita polita izan degu eskolan. Herriko kantu jirako kideak eskolara etorri zaizkigu eta kopla eder hauek eskeini dizkigute.


 3. zikloko ikasleek, esker moduan, hurrengo koplak eskeini dizkiete bueltan.

 


 
Mila esker bisitarengaitik eta ea hurrengo urtean zuekin ateratzeko aukera degun. Ondo pasa!!!!
 

2025/02/03

Esperimentuak: Birikak


1- Moztu botilaren ipurdia.



2- Egin zulo bat tapoiaren erdialdean.


3- Moztu pajitak hiru zatitan.

4- Sartu bi pajita txiki pajita handian.



5- Itsatsi kola beroarekin.



6- Sartu bi globo txiki bi pajita zatietan.



7- Sartu pajita tapan eta gero itxi botila.




8- Moztu txustarra globoari.




9- Jarri globoaren ipurdia botilaren beheko aldean eta lotu zeloarekin.



10- Tira egin beheko globotik.


Bideoa:


3. zikloko ikasleak