Urtz musika taldea diska berria grabatzen ari da egunotan. Eskolako
ikasleak haiekin batera grabatzea eskaini ziguten. Musika saioetan
hainbat entsegu egin ondoren, hor joan ginen urduritasun punttu batez eta ilusio ikaragarriz Esparza de Galar herrian kokaturiko musika-estudiora. Amaieran, oroigarri polita eman zieten ikasleei, argazkietan ikusiko duzuen bezala.
Itzulera bidean, Astitzeko leizeetan geldialdia egin genuen. Izan ere, orain lantzen ari garen proiektua lurpea denez, ezin halako aukera galdu.
Egun biribila, bai horixe!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina