Páginas

2013/12/18

IGELDOKO HAREHARRIA ETA MARIANO HARGINA

Igeldo herri inguruan hareharria aurkitu zen txabolak eta baserriak egiterakoan. Mendi puntatik ateratzen zituzten harriak. Mariano hargin lanean ibili zen Igeldon. Lana egiten zuenean mendira joaten zen eta zulatu egiten zuen harria ateratzeko. Sei urterekin hasi zen eskolan eta hamabi urterekin bukatzean lanean hasi zen. Bere lana gustatu ala ez, hargina izan zen eta lana nahiko gogorra zen, baita arriskutsua ere, zeren zulatzen denean hautsa biriketara sartzen zitzaien, 43-45 urte inguru zituztela hiltzen ziren. Hasieran gazteak zirenean ura eta harriak leku batetik bestera garraiatzen zituzten, bestalde, zuloak nola egin behar ziren ikasten zuten. Hori ikasten zutenean zuloak egiten zituzten: kuñarekin hareharria puskatu, kubo batean jarri eta soka batetik gora eraman. Menditik idietaraino harria garraiatzeko berrogei saski metro kubiko bat betetzeko eraman behar zituzten. Marianok iturri bati jarri zion izena. Ez zuten ordutegi zehatza; argia ateratzen zenean lanean hasi eta iluntzean ateratzen ziren. Deskantsurako bokata edo babarrunak jaten zituzten. Lanean oso lan baldintza txarrak zeuden. Harginek ez zituzten harriak aztertzen , baizik eta atera egiten zituzten. Igeldoko harri motei hargora eta harbera deritze, beisa, grisa eta urdinxkak dira. Igeldoko harria erabiltzen zen eraikinak egiteko, adibidez, Buen Pastor, San Bizente eliza, Koldo Mitxelena liburutegia eta abar. Gaur egun, Igeldoko harria ez da erabiltzen debekatuta dagoelako turistengatik eta lur jauziengatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina