Otsailaren
4ean, 3.zikloa maniei buruzko antzerki saioa ikustera joan ginen. Taldearen izena ORGANIK da eta antzezlanarena Maniatic@s.
Antzerkian
mania asko agertzen ziren: igogailura atzeraka sartu, Cola Cao-a hotza ezin
edan, arropatik etiketa guztiak kendu, kortina zuzen jarri, poteak oso gogor
itxi, kamisetak doblatzerakoan koloretan sailkatu... Aktoreen maniak
benetazkoak ziren, baina, oso esajeratuak.
Maniak
eta dantzak arraroak ziren baina, oso dibertigarriak.
Dantzak
eta gorputz espresioak erabiltzen zituzten komunikatzeko.
Euskaraz
eta gaztelaniaz hitz egiten zuten, antzerkia elebiduna zelako.
Konturatu
ginen gure gelan maniak ditugula, hala nola, ohean manta sudurreraino eraman,
ohean eskubiko belarria tapatuta eduki, ezin geldirik egon, ezkerreko
hankarekin esnatu, mobila hatz marka gabe eduki, kalera ateratzeko ilea
orraztuta eduki...



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina