Esker bereziak Olatz, Goizane eta Oier praktikalariei, mural ederra egin baitute bertan gure mezuekin postitak itsasteko.
Zergatik martxoak 8an?
XIX eta XX mendeetan, martxoak 8an bi greba handi egin zituzteen emakume langileek eskubide berdintasuna eskatuz.
Lehena 1857an, ehungintzako emakume langileen greba. Garai hartan ehungintzako langile gehienak emakumeak ziren. Lanaldi oso nekagarriak zituzten, 12 ordutik gorakoak; soldatak, berriz, miserableak. Soldata oso txikiak jasotzen bazituzten gizonek, askoz ere txikiagoak emakumeek, %60 edo %70 gutxiago.
Soldatak, oso txikiak; lan baldintzak, ezin okerragoak. Egoera gordin haren ondorioz, emakumeek greba egin zuten eta martxa bat antolatu New York hirian barrena. Poliziak, baina, indar handiz erantzun zuen, manifestariak sakabanatuz.
Bigarrena 1908an, 40.000 jostun grebara joan ziren, hain zuzen, bere bukaera ikaragarriagatik izan da hain ezaguna greba hau.
Eskubide berdintasuna, lanaldi motzagoa, sindikatuetan parte hartu ahal izatea eta haurren esplotazioaren amaiera aldarrikatuz grebari ekin zioten Estatu Batuetako lantegi askotako jostunek.
Jostundegi batean, grebak amaiera tragikoa izan zuen: emakumeak lantoki barruan zeudela, nagusiek eraikineko ateak eta leihoak itxi zituzten. Sutea piztu zen. Eraikinetik atera ezin zutenez, emakume asko bertan hil zen. 120 emakume baino gehiagok galdu zuen bizitza.
1911tik ospatzen da Emakume Langilearen eguna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina