Páginas

2023/03/30

Kursaalera irteera


Martxoaren 21ean Infernuaren Gela (3. zikloa) Kursaalera joan ginen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Bolero emanaldia ikustera. Bertan, Maurice Ravel konpositore ziburutarraren bi obra entzun genituen, orkestrak interpretatuta: Ma mère l'Oye eta Bolero ezaguna. 

Azken obra honen bertsio labur bat interpretatzeko aukera ere izan genuen, gorputz perkusioarekin lagunduz. Ederra izan zen Kursaalen bilduta geunden guztiok mugimendu berdinak errepikatzen ikustea. Beheko bideoan ikus dezakezue gozatu genuenaren zatitxo bat, eta web orrian argazki gehiago ikusteko aukera ere izango duzue. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina