Páginas

2021/06/21

IKASLEEN AZKEN EGUNA

Ostiralean ikasleek azken eguna izan zuten eskolan. Egun berezia izan zen, jai-giroan eta emozioz betea. 

Eguna hasteko tutoreekin egon ziren geletan, azken lanak bildu eta banatzeko. Ondoren, patioan elkartu ginen 6. mailako ikasleei agurra egiteko denon artean. 5. mailakoek beraien eskolako lanak eman zizkieten, eta gero bertso batzuk kantatu eta agurra dantzatu zieten. Oso hunkigarria izan zen guztiontzat, malko batzuk ere ikusi ziren. 







Gero Zumba saio bat izan zuten, topera ibili ziren dantzan. Eta bukatzeko, hamaiketako goxoa izan zuten. 

Ikasturte arraro hau agurtzeko modu polita izan zen. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina