Páginas

2021/06/15

Lau Urtaroak

Udazkena
Ikasturte honetan Arte Hezkuntzako proiektuetako bat izan da Lau Urtaroak lantzea ikasle gazteenekin. Horretarako, hasieran, hiru zuhaitzen enborrak sortu genituen, eta urtaroak pasa ahala beraien inguruko apaingarriak aldatzen joan gara, eskola girotuz modu horretan. 

Apaingarriak sortzearen lana 4 eta 5 urtekoen eta L. H.ko 1. zikloko ikasleen ardura izan da, eta gustura aritu dira material eta teknika desberdinak erabiliz hauek margotzen: argizariak, tenperak, errotulagailuak, arkatzak... 

Horrez gain, Neguaren diseinua eta muntaketa 3. zikloko ikasleen esku egon zen. Oso gustura parte hartu zuten prozesuan. Zalantzarik gabe, errepikatzeko moduko esperientzia izan da! 


Negua

Udaberria 

Uda


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina