Páginas

2021/10/05

EKO-OIZ

Pasa den irailaren 21ean, Eko-Oizeko gure lagunak izan genituen eskolan baserria, baratza eta energi iturri desberdin eta hauen erabilera anitzei buruz hitz egiten. 

1. Zikloan eta 2. Zikloan ordubeteko saio bana eskaini zituzten, oso dinamikoak, jarduera interesgarriak proposatuz eta gure ikasleen ekarpen aberatsekin ederki osatuak.

Datorren ikasturtean gurean izango ditugu berriro, ongi etorriak! 

Bitartean, beraien azken berriak www.ekooiz.eu web orrian dituzue, edozein sare sozialetan edo baita Youtube kanalean ere.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina