Azaroaren 17an, asteazkena, Aquariumera joan ginen 2. eta 3. ziklokoak. Bukaeran bisitatzeko aukera izan genuen.
Lasala plazara joan ginen eta hamaiketakoa jan genuen. Gero, itsas museora joan ginen. Bertan, pirata eta kortsarioei buruzko gauzak kontatu zizkigun. Pirata eta kortsarioen artean zeuden diferentziak esplikatu zizkigun. Adibidez, kortsarioek erregeak emandako kontratua behar zuten. Lapurtzen zituzten gauzak erakutsi zizkigun: balearen olioa, tinte urdina, diamanteak, kardamomoa, tinte gorria egiteko hazia, txinatik ekarritako lorontzia, txanponak, ezpatak, bakailaoa, txilea,...
Ateratzerakoan, San Telmo ondoko plazara joan ginen bazkaltzera. Gero, pixka bat jolasten egon ginen, autobusa hartu genuen eta Igeldora bueltatu ginen.
Oso ondo pasa genuen!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina