Páginas

2022/06/21

JAIALDIA 2022

Azkenean!!! Bi urte eta gero ikasturte amaierako Jaialdia berreskuratu dugu Igeldon. Guraso, senide, ikasle, irakasle zein langile elkarrekin gozatzen. 
 "Zirkua" ardatz hartuta, aurten ikusgai HHko ikasleen dantzaldi zoragarri eta xelebrea eta gure Antzerki irakaslea den Anartz Zuazuak gidatutako LHko ikasleen emanaldi liluragarri eta orijinala. Helena Modrego gurasoak ohi bezala ikasturtea laburbiltzen duen argazki proiekzio polita prestatu zuen eta azkenik urtetan eskolako irakasle eta zuzendari izan den Elo Elizaldek merezitako omenaldi hunkigarria jaso zuen guztion partez. Beti Arte, Elo, bihotz-bihotzez mila esker! 
Eguerdian beti bezain ondo eta goxo prestatutako bazkaria dastatu genuen (Aupa sukaldari eta laguntzaileak!) eta arratsaldea jai giroan, dantzan, solasean eta salseoan luzatu zen...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina