Urtero bezala, Euskararen nazioarteko eguna eskolan jolas eta jarduera bereziekin ospatu dugu.
Goizean zehar KARAOKE MUTUA, SCRABBLE, IPUIN IDAZKETA eta LELO desberdinen pankartagintzan aritu gara, jolasorduan hamaiketako goxoa dastatuz Euskarari buruzko abestiekin dantzan. Eta arratsaldean, espazio desberdinetan hiru pelikula ikusgai: Hanburgesa zaparrada, Garfield eta Rio.
Egun polita izan da, aspaldiko partez berriro ere adin desberdinak nahastuta elkarrekin parte hartuz. Zoragarri!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina