Páginas

2023/02/10

Musika emanaldiak

Urtarrilaren azkeneko astean musika emanaldi desberdinez gozatzeko aukera izan zuten Lehen Hezkuntzako ikasleek. 

Batetik, urtarrilaren 25ean, Lehen Hezkuntza osoko ikasleak Miramonera joan ginen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzara, eta bertan "Living Room Music" emanaldiaz gozatu genuen. Istorio honetan lau perkusiojole etxe batean harrapatuta gelditu ziren (pandemia betean baleude bezala), eta bizilagun kuxkuxera bat etxean sartzen zitzaien. Emanaldian etxeetan aurki ditzakegun objektu desberdinekin musika egiten aritu ziren: ontziak, erratzak, abanikoak, ura... Oso emanaldi polita izan zen, eta asko gustatu zitzaigun guztioi. Ikusi nahi bazenute, youtuben emanaldi osoa dago ikusgai. 





Bestalde, 2. zikloko ikasleak Egian dagoen Donostiako Musika eta Dantza eskolara joan ziren urtarrilaren 27an, "Hertzio eta Dezibeliaren amodio istorioa" ikustera. Musikaren ezaugarri desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten bertan, modu dibertigarri batean. Oso ongi pasatu zuten hor ere, eta gure ikasle bat zuzendari paperetan ere aritu zen, bertako musikarien aurrean. 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina